Artea
Jaiak
Elixabete Bordonabaren 'Canan' kartelak iragarriko ditu sanferminak
Iruñeko planoa eta goiko aldean zezen baten irudia jasotzen ditu. Botoen %36 jaso du kartel irabazleak.
Elixabete Bordonaba arkitektu eta margolari iruindarrak irabazi du San Fermin 2013 jaiak iragartzeko kartel lehiaketa. Horrela, 'Canan' kartelak iragarriko ditu aurtengo jaiak eta egileak 3.600 euro jasoko ditu.
Iruñeko planoa hartzen du kartelak, goiko aldean zezen baten irudiarekin. Botoa eman dutenen %36en aldeko botoa jaso du. Lehen aldiz, emakume batek irabazi du botazio horretan.
Artista irabazleak jakinarazi duenez, Iruñeko hiria bera sanferminetako ikono bihurtzea nahi zuen. Espazio garrantzitsu guztiak jasotzen dituen planoa bilatu zuen (Runa parketik Conde Rodezno eta Ziudadelara, Alde Zaharretik Hirigunera). Egileak ez omen zuen planoaren gainean irudirik jartzeko asmorik, baina "planori hitz egiten" utzi eta zezenaren figura agertu omen zen. Gainera, entzierroaren ibilbidea puntu zuriekin markatu du.
Erakusketa
Kartel irabazlea Condestableko Jauregian izan da gainontzeko zazpi finalistekin batera eta ekainaren 8ra arte Conde Rodezno aretoan izango da ikusgai. Gero, eta uztailaren 14ra arte, zortzi kartel hauek eta epaimahaiak aukeratutako beste 92ak erakusgai izango dira.