Itxi

Artea

Sariak

Mario Gasen 'Follies' musikalak 6 Max sari eskuratu ditu

Sei hautagaitza zituen eta sei sari jaso ditu. Patxo Telleriak euskarazko antzerkigile onenaren saria eskuratu du "Lingua Nabajorum"engatik.

1:13

Steve Sondheimen "Follies" musikal klasikoaren bertsioa egin du Mario Gasek eta Max sarietako XVI. edizioaren irabazle suertatu da. Sei hautagaitza zituen eta sei sari jaso ditu. Miguel del Arcok, bere aldetik, 16 hautagaitza zituen eta bi jaso ditu bakarrik.

Patxo Telleriak euskarazko antzerkigile onenaren saria eskuratu du, "Lingua Nabajorum"engatik. Hitzaldi optimista egitea eskatu omen zioten, baina bere ustez, ez da beharrezkoa, berak antzerkia euskaraz idazten duelako.

Max sarien aurtengo galak izaera erreibindikatzailea izan du. Zergek, diru laguntza faltak eta kulturaren inguruko politikak antzerkia itotzen ari direla dio Patxo Telleriak, baina hala ere euskarazko antzerkiak azken urteotan susperraldia bizi duela uste du.

"Lingua Nabajorum" lanarekin dagoeneko bere hirugarren Max saria jaso baitu.

Arte Eszenikoen Max Sarien XVI. edizioko irabazleen zerrenda -Ohorezkoa, Iberoamerikarra, Tendentzia Berriak, Amateurra, Egile berriak eta Kritikaren sariak kenduta, aurretik eman zituztela- hurrengo da:

Antzezlan onenaren saria: - "En la luna". Teatro de la Abadía eta Teatro Lliure.

Musikal onenaren saria: - "Follies". Teatro Español.

Dantza ikuskizun onenaren saria: - "Tacita a tacita". Teresa Nieto en Compañía.

Umeentzako ikuskizun onenaren saria: - "Alegría, palabras de Gloria Fuertes", Teatro de Malta.

Gaztelaniazko antzerkigile onenaren saria: - Alfredo Sanzol por "En la luna".

Katalanez edo valentzieraz egindako antzerkigile onenaren saria: - Marta Buchaca, Carol López, Mercé Sarrias eta Victoria Szpunberg, "L'any que ve sera millor".

Euskarazko antzerkigile onenaren saria: - Patxo Tellería, "Lingua Nabajorum".

Galegozko antzerkigile onenaren saria: - Eduardo Alonso, "Último cowboy".

Antzezlan baten moldaketa onenaren saria: - Juan Mayorga, "La vida es sueño".

Ikuskizun baterako konposizio musikal onenaren saria: - Albert Guinovart, "La vampira del Raval".

Koreografia onenaren saria: - Teresa Nieto, "Tacita a Tacita".

Agertokiko zuzendari onenaren saria: - Mario Gas,"Follies".

Musikal bateko zuzendari onenaren saria: - Pep Pladellorens, "Follies".

Eszenografia onenaren saria: - Eduardo Moreno, "De ratones y hombres".

Figurinista onenaren saria: - Antonio Belart, "Follies".

Iluminazio diseinu onenaren saria: - Juanjo Llorens, "De ratones y hombres".

Emakumezko aktore onenaren saria: - Amparo Baró, "Agosto".

Gizonezko aktore onenaren saria: - Carlos Hipólito, "Follies".

Aktore-zerrendako emakumezko aktore onenaren saria: - Asunción Balaguer, "Follies".

Aktore-zerrendako gizonezko aktore onenaren saria: - Juan Codina, "En la luna".

Emakumezko dantza interpretazio onenaren saria: - Teresa Nieto, "Tacita a Tacita".

Gizonezko dantza interpretazio onenaren saria: - Manuel Liñán por "Tacita a Tacita".

Enpresari edo Arte Eszenikoen ekoizle pribatu onenaren saria: - Ron Lalá Teatro, "Siglo de Oro, Siglo de Ahora (Folía)".

Ohorezko Max saria: - Ana Diosdado.

Kritikaren Max saria: - Jornadas de Teatro del Siglo de Oro. Almería.

Iberoamerikako Max saria: - Daniel Veronese.

Tendentzia berrien MAx Saria: - Muestra de Teatro Español de Autores Contemporáneos. Alicante

Egil berri onenaren saria: - "Carta de las Golondrinas", de Escena Miriñaque. Cantabria

Arte Eszenikoen talde amateur onenaren saria: -Grupos de Teatro de la ONCE.