Artea
Erakusketa
Hogei artelan izango dira Ertibil erakusketa ibiltarian
Patrik Grijalvo, Amaia Gracia Azqueta eta José David Romero Martín izango dira Ertibil 2013 erakusketan.
Patrik Grijalvo, Amaia Gracia Azqueta eta José David Romero Martín artistek parte hartuko dute Ertibil 2013 erakusketa ibiltarian.
Patrik Grijalvo bilbotarrak "Interbellum" argazki-eskultorikoa aurkeztu du. Dioenez, argazkia objektua balitz bezala landu du. Topografoen pare leku-irudiak erretratatu ditu, eraldaketa zein izango den garbi edukita. Bolumenekin, itzalekin eta geruza ezberdinekin jolastu du. Horregatik diogu eskulturatik gertu dagoen erretratoa dela, argazkia eta espazopa oinarria bada ere.
Amaia Gracia bigarren sarituaren lanean ere espazio jakin bat aipatzen da: Mendia. "Mendi-gida" instalazio bat da. Alde batetik mendi elurtu baten argazkia dagoelako, eta argazki hori bestetik, etxeko altzari baten gainean dagoelako.
Nahasketa honekin, tontorrera igo eta paisaia behatzen duguneko sentimendu intimo hori jaso nahi izan du.
Jose David Romerorena instalazio bat dela esan daiteke, baina, diseinu grafikoaren arauak jarraituta. Hain zuzen ere, botiken kaxen estetikak baliatu du... Zertarako? Ba martiriaren figuraren inguruan hausnar egiteko. Nola? Botika gisa, tortura tresnen irudiak ageri dira kaxetan eta hortik sortzen da jokoa.
Bistan da denetariko lanak daudela: beste hainbeste gertatuko da saria jaso ez duten gainerako 20 lanetan ere.