Itxi

Artea

Erakusketa

Francisco Durrio eta lagunak

Bilboko Arte Ederren museoak artistaren atzerabegirako erakusketa ireki du: 200 artelan daude ikusgai, tartean Durrioren lagunen 72 lan, bereziki Paul Gauguinenak.

1:40

Bilboko Arte Ederren Museoan "Francisco Durrio: Gauguinen aztarnen gainean" izeneko erakusketa inauguratu dute. Valladoliden jaio eta Parisen hildako artistaren eta bere zenbait lagunen 200 lan inguru daude ikusgai, tartean Gauguinen artelanak

Francisco Durrio, askorentzat ezezaguna izan arren, XX. mende hasierako funtsezko artista izan zen, bai bere obraren originaltasunagatik bai mende amaierako Parisko berrikuntza artistikoak hedatzeko egin zuen lanagatik. Eskultura, bitxigintza, zeramika eta denetarik landu zuen Durriok. Zeramika Pablo Picassorekin batera. Paul Gauguinen lagun mina  izan zen eta Gauguin eta beste artista batzuen arteko lotura lana egin zuen.

Bilborekin harreman estua izan zuen Durriok eta orain, Javier Gonzalez de Durana komisarioak, bere obra ezagutarazi nahi izan du erakusketa honen bitartez. Guztira, berrehun pieza inguru biltzen ditu erakusketak, horien artean  olioak, eskulturak, zeramikak, akuarelak, grabatuak edo ta garai bateko argazkiak.

Bi aretotan banaturik dagoen erakusketan, bere lanez gain, bere lagunen 72 artelan ikus daitezke. Denetan esnaguratsuenak Paul Gauguienen lanak, bi olio, paperean egindako 18 artelan, lau zeramika eta eskultura bat. Bilboko Arte Ederren museoak Durrioren 26 pieza ditu, horietako batzuk dohaintzan emanak.