Itxi

Artea

Erakusketak

Lucian Freud eta Yoko Ono, Bilboko Guggenheimen datorren urtean

Bilboko museoak Lucian Freud eta Ernesto Neto artistei eskainitako erakusketak egingo ditu otsailean, eta Yoko Onorena martxoan.

  • Guggenheim Bilbao museoa. Argazkia: Andertxu Arrieta

    Guggenheim Bilbao museoa. Argazkia: Andertxu Arrieta

Guggenheim Bilbao Museoak 2014rako aurreikusita dituen erakusketak iragarri ditu: Lucian Freud eta Ernesto Neto izango ditu protagonista otsailean, eta Yoko Ono martxoan. Museoko Fundazioaren Patronatuak datorren urterako programazioaren aurrerapena eskaini du bere osoko bilkuran, Iñigo Urkullu lehendakaria presidente zela.

Erakusketa horiek 2014ko otsailean eta martxoan izango dira, baina Guggenheimen bildumako hainbat lan ikusgai izango dira lehenago: ekainetik aurrera, 2014 amaitu arte, museoaren espazio osoa hartuko du erakusketa horrek, XX. mende hasierako adierazpen artistikoetatik hasi eta gaur egungo artera arte.

Horrela, 2014an, Solomon R. Guggenheim Foundationekin egindako lankidetzaren lehen denboraldia amaituko dute, eta 1997an inaugurazioarekin batera egin zuten erakusketaren paraleloa prestatuko dute, Bilboko artelanekin eta Guggenheimen bildumatik hartutako beste hainbat erakusgarrirekin.