Artea
Tailerra
'Artea ehuntzen', San Telmon
Koldobika Jauregik antolatu du tailerra eta artistaren 'Gernika' izeneko alfonbra erraldoia ikusi ahal izan dute bertaratutakoek. Igandera arte egongo da zintzilik.
Donostiako San Telmo museoak Koldobika Jauregi artistaren tailer bat antolatu du: "Artea ehuntzen" izenpean. Tailerrean bildu direnek alfonbra bat ehundu dute Jauregiren laguntzaz, eta bide batez artistaren 'Gernika' izeneko alfonbra erraldoia ikusi ahal izan dute. Igandera arte egongo da zintzilik.
Sisala, yutea eta koloretako kotoia, horiek osagaiak, eta aurrez izenik eman gabe San Telmo Museora gerturatu direnek izan dute "Artea ehuntzen" tailerrean parte hartzeko aukera.
Tailerraren helburua ehundegiaren teknika ezagutzera ematea da eta bide batez talde lana bultzatzea. Lan kolektibo honetan iritzi, mezu, esaldi eta imaginak islatuko dituzte eskuz eginiko alfonbran.
Dokumental batek biltzen du nola egin zituen ehun bozetotik gora. Nepal eta Tibeteko bost pertsonak egin zuten lan ehuntzen, bederatzi hilabetetan; bi zentimetro eta erdiko ehun korapilo ditu. Pieza ez da zapaltzeko; Donostiako sutearen 200. urteaurrena eta Gernikako bonbardaketa oroitzeko eta gatazka bietan hildako zibilak omentzeko sortu zuen Alfombras Nomadaren enkarguz.