Itxi

Artea

Erakusketa

Zumetaren paper lanak eta Donezarren eskulturak, Donostian ikusgai

Urriaren 26ra arte daude ikusgai Ekain Arte Lanak aretoan. Kasualitateak elkartu ditu eta lanen kontrasteak batu.

1:47

Arte erakusketa berezia zabaldu dute Donostian: Jose Luis Zumetaren paper lanak eta Pablo Donezarren eskulturak biltzen ditu urriaren 26ra arte Ekain Arte Lanak aretoak. Kasualitateak elkartu ditu eta lanen kontrasteak batu.

Jose Luis Zumeta eta Pablo Donezar, bi euskal artista garaikide, biak Donostian jaio eta Nafarroan bizi dira. Elkarren lana ezagutzen eta miresten dute baina lehen aldiz lan txikiak elkartu dituzte erakusteko. Kasualitateak elkartu ditu eta lanen kontrasteak harritzen du.

Pablo Donezarrek "Zelatan" izena jarri die lan hauei, sabai albotik begira daude kontrolatzen, ez garela libre azaltzeko. Korten altzairuzko eskulturak, lau saretak osatua. Zintzilik kate, nortasun txapa edo artaldea, eta behealdean bestearen paper lan txiki koloretsuak; zenbatzera jarrita sei eta 23.

Zumetak "Negu eta udaberriko azken uzta" zintzilikatu du. Deigarri laranja eta larrosarekin ausartu dela. Marraztea pentsatu gabe, ariketa modura sortzen du eta hala atera zaiola dio xume.