Itxi

Artea

Amsterdam

Van Goghek 1888an margotutako artelan bat topatu dute

Erredakzioa

'Ilunabarra, Montmajourren' lana 1888ko uztailaren 4an margotu zuen Herbehereetako artistak. Erabilitako estiloa eta materiala aztertuta, benetakoa dela egiaztatu dute Van Gogh museoko adituek.

  • Axel Rueger, Van Gogh Museoko zuzendaria, Van Goghen obraren aurkezpenean. Argazkia: EFE

    Axel Rueger, Van Gogh Museoko zuzendaria, Van Goghen obraren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Amsterdameko Van Gogh Museoak adierazi duenaren arabera, Vincent Van Gogh artistaren obra bat topatu dute. 1928an topatu zuten azkenengoz Herbehereetako artistaren lan bat, eta orain aurkitu duten hau oihal gainean egin zuen.

Ilunabarra, Montmajourren 1888an, Frantziako Arles hirian egin zuen egonaldian, margotu zuen, eta Van Goghen teknika erakusten du. Artistak berak Theo anaiari bidalitako eskutitz batean esan zion 1888ko uztailaren 4an margotu zuela.

Erabilitako estiloa eta materiala aztertuta, benetakoa dela egiaztatu dute Van Gogh Museoko adituek.

Museoko zuzendariak, Axel Ruegerrek, aurkikuntza "esperientzia paregabea" dela esan du. Museoak ez du artelanaren jabea nor den argitu.