Artea
Sariak
Hiru emakumek eskuratu dute Gure Artea 2013 saria
Ana Laura Alaez eta June Crespo artistak eta Adelina Moya ikertzaileak eskuratu dituzte Gure Artea 2013 sariak.
Hiru emakumek eskuratu dute Gure Artea 2013 saria, Ana Laura Alaez eta June Crespo artistek eta Adelina Moya ikerlariak.
Ana Laura Alaezek (Bilbo, 1964) ibilbide artistikoaren aitormenari dagokion modalitatean jasoko du Gure Artea 2013 saria; June Crespok (Iruñea, 1982), sorkuntza lana aitortzeko modalitatean; eta hirugarrenik, Adelina Moyak (Kordoba, 1944), ikusizko arteen arloan egindako lana aitortzen duen modalitatean eskuratuko du.
Epaimahaia Lurdes Perez AlhondigaBilbaoko zuzendariak, Sergio Prego artista (eta azken edizioko irabazlea), Azucena Veieites, Ismael Manterola EHUko irakaslea eta Xabier Arakistain arte-komisarioa osatu dute. Lehen bi sailek 25.000 euroko diru-saria jasotzen dute eta 15.000 hirugarrenean.
Gure Artea 2013 sarien ematea urriaren azken egunetan izango da, Gasteizko Artium museoan.