Artea
Pertsona urrituen eguna
Urritasun intelektuala, dantzan
Isabel Verdiniren zuzendaritzapean, Verdini dantza taldea aitzindari da eta leku propioa aldarrikatzen dute euskal gizarte eta kulturan.
Euskararen egunaz gain Pertsona Urrituen Nazioarteko Eguna ere bada abenduaren 3a, eta biak gogoratuko ditu Donostian Verdini dantza taldeak. Desgaitasuna duten gazteek osatzen dute Verdini, eta euskal musika erabiliz, Victoria Eugenia antzokian egingo duten emanaldiaren aurrerapen txiki bat eskaini dute.
Isabel Verdiniren zuzendaritzapean, talde hau aitzindari da gure artean psikodantza esaten zaion dantzaeran (urritasun intelektuala dantza garaikidean integratzen duen modalidadean), eta leku propioa aldarrikatzen dute euskal gizarte eta kulturan.
Profesionaltasunez igo eta astindu dituzte besoak komunikabideen aurrean. Ilusioa aurpegietan, eta nerbioak airean, eszenatokira agertzeak ematen dituen horietakoak. Baina Aitor Manterola pozik agertu da.
Emanaldian Mikel Laboaren abestiak jarri du erritmoa. Euskara eta dantza modernoa bat eginda. Eta eskararen eguna ospatzen dela aprobetxatuz manifestua irakurri dute.
Desgaitasuna izanda ere gauzak ondo egin daitezkeela begi bistan utzi dute berriro ere. Euskara bezala, ahalmen urritasuna ere ezagutarazi egin behar delako.
Pertsona desgaituak traba sozial ugariri egin behar izaten die aurre, baina Verdinik berriro aldarrikatu nahi du euren tokia nahi dutela gure gizartean, eta euskal kulturan ere bai.