Itxi

Artea

Guggenheim

Ernesto Netoren erakusketa Bilbon kalerik kale, 'bilbobusetan'

Erredakzioa

Apirilaren 23tik maiatzaren 4ra, "Ernesto Neto: naraman gorputza" erakusketarekin lotutako ezustekoek bilbotarrak eta bisitariak harrapatuko dituzte autobus berezi batean.

  • ernesto meto

Guggenheim Museoak Bilbobusekin batera taxutu duen ekintzari esker, hiri autobusetako 10.000 erabiltzailek artista brasildarraren erakusketaren esperientzia bizi ahalko dute, zentzumen guztiekin bitartez.

Autobus berezi batean, artistak Brasilgo artisauak eta herri kultura aldarrikatuko ditu, maiatzaren 18 arte Museoan zabalik dagoen erakusketako Baleiro Bala lanak bezala.

Autobus berezia Bilboko auzo askotara iritsiko da; egunetik egunera ibilbideak txandakatuko baititu.

Rio de Janeiroko kaleetako jai giroa Bilbora ekartzearren, milaka gozoki pakete banatuko dira Bilbobuseko autobus berezi horretako erabiltzaileen artean, Brasilgo hiri horretako camelôs-ek (kalez kaleko gozoki-saltzaileak) trenbideetan egiten dituzten joan etorriak gogorarazteko dira.

Gozoki pakete horietako bat eskuratzen duenak "2x1" promozioaz baliatu daiteke maiatzaren 17 arte sarrera baten prezioan bi lagun sartzeko Guggenheim Bilbao Museoan. Nahikoa da autobusean jasotako gozoki paketea Museoko leihatiletan aurkeztea.

Horrez gain, apirilaren 23, 24 eta 25ean, Diego Ain musikari brasildarrak "Ain & The Machine" izeneko haren proiektu pertsonalaren zatiak joko ditu Bilbobusen autobus horretan. Musika sortzeko gorputza, ahotsa eta hainbat objektu erabiltzen ditu musikari honek, teknologiaz lagunduta.