Itxi

Artea

Uztailak 3 - Azaroak 1

Guggenheimek Jean-Michel Basquiaten mundurako leihoa ireki du

Erredakzioa

Ehun lan baino gehiago izango ditu newyorktar artistaren lanaren inguruan uztailaren 3an zabalduko duten erakusketak. 80ko hamarkadako artista iraultzaileenetakoa izan zen Basquiat.

1:26

Guggenheim Bilbao Museoak Jean-Michel Basquiat newyorktar artistaren atzera begirako erakusketa irekiko du uztailaren 3an. Art Gallery of Ontariok antolatu du, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta ehun bat lan izango ditu: formatu handiko pinturak, marrazkiak eta argazkiak.

Azken urteotan artista horri eskainitako proiektu handienetakoa da, eta Basquiaten lana gaika aztertzen duen lehenengoa: historia, identitatea eta grafitiari eta hip hopari lotutako hiri kultura... Komisarioa Dieter Buchhart austriarra izango da, artista horren aditu handienetako bat munduan.

Basquiat. Sin títuli Foto: Studio Tromp, Ro´terdam

Jean-Michel Basquiat (1960–1988) 80ko hamarkadako artista iraultzaileenetakoa izan zen; Brooklynen, New Yorken, jaio eta hazi zen Basquiat, eta txikitatik erakutsi zuen azkarra eta artean iaioa zela.

Hainbat lan egin zituen Andy Warholekin lankidetzan; lagunak ziren eta Warholek begirune handia zion. Basquiatek beste bide batzuk ireki zituen arte garaikidean. "Haren ikuspegi berritzaileak oraindik ere kitzikatzen ditu artistak, eta galdera adierazgarriak sorrarazten ditu", museotik esan dutenez.

Pintura bakarrean, Basquiatek ideia ugari jaso zitzakeen ikurren, irudien eta testuen bidez, elkarlotuak egon ala ez. Haren ingurua mihisera eramaten zuen, narrazio zehatzik gabe, eta horrela aurrea hartu zion Interneten garaiari, eta bisitaria bultzatu zuen inguruko munduaz hausnarketa egin zezan.

eta egin zezan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo
  • Guggenheim