Artea
Maiatzaren 11n
Kukai taldearen dantzak irekiko du Bilboko Campos Eliseos Antzokia
Erredakzioa
Uztaila bitartean, 45 ikuskizun hartuko ditu zaharberritutako eraikinak. Bertan izango dira, besteak beste, John Mayall, Victor Manuel, Milladoiro, Lertxundi edo Susana Rinaldiren Tango Balleta.
Kukai dantza talde euskaldunaren emanaldiarekin irekiko dute zaharberritutako Bilboko Campos Eliseos antzoki ezaguna. Egile eta Editoreen Elkarteak (SGAEk) kudeatuko du aurrerantzean antzokia, eta datorren martxoaren 11n ekingo diote programazio berriari.
Inaugurazio ekitaldian Kukai dantza konpainiaren Soka 2 ikuskizunaren erabateko estreinaldia izango da ikusgai. Gipuzkoako dantza taldea izango da taula gainera igotzen lehena, baina ez azkena. Uztaila bitartean, 45 ikuskizun izango dira Campos Antzokian, tartean John Mayall Britainia Handiko bluesman beteranoa, Victor Manuel abeslari asturiarra, Milladoiro taldea edo Benito&' || 'nbsp;Lertxundi. Dantza arloan, Brasilgo Corpo Balleta izango dugu geurean, egungo dantza talderik garrantzitsunetako bat.&' || 'nbsp; Susana Rinaldiren Tango Nazioarteko Balleta ere Bilbon izango dugu, Argentina contemporánea lan arrakastatsuarekin. Grease musikalaren bertsio laburrago bat ere taularatuko dute areto nagusian, eta Suso Silvaren Circo de los Horrores ere izango da ikusgai, Madrilen eta Bartzelonan izan duen arrakastaren ondoren.
Ignacio Casado antzoki zaharberrituaren zuzendariak jakitera eman duenez, 40 ikuskizun baino gehiago hitzartu dira hilabete hauetarako. Horrela, ''''antzokia erabili daitekeen denboraren %72a bete egiten da programazio honekin''''. Casadoren hitzetan, SGAEk uztaila bitartean antolatu duen egitarauan genero aniztasuna da nagusi. Kontratatutako 45 ikuskizunetatik, 19 izango dira musika arlokoak (%42a), 13 antzerki lanak (%29), 4 dantza ikuskizunak (%9a) eta bestelako esparruetan kokatuko dira gainontzeko 9ak.
Aste Nagusian programatuko dituzten ikuskizunen berri ez dute eman arduradunek, baina, aurreratu dutenez, abuztuko jaietan ez omen dute musikal handirik ekartzeko asmorik.