Artea
Donostian, asteburu honetan
'La lengua de las mariposas' taularatuko du Katu Beltz konpainiak
Erredakzioa
Manuel Rivasen eleberria antzezlana bihurtu du antzerki konpainia honek. Bi emanaldi eskainiko dituzte larunbat eta igande honetan Donostiako Egia Kultur Etxean. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.
Eleberri bat antzezlana bihurtzea ez da gauza erreza eta horretan buru-belarri ibili da azken hilabeteetan Katu Beltz antzerki konpainia testua moldatzeko. Horren emaitza erakutsiko digute asteburu honetan Donostiako Egia Kultur Etxeko Gazteszenan.
Katu Beltx konpainiak taularatuko duen obra La lengua de las mariposas da, Manuel Rivasen eleberria. Narratiba Saria eskuratu zuen 1996ean Rivas idazleak.
Espainiako gerra zibilean kokatuta, tolesgabetasunaren galerari buruzko ipuina da La lengua de las mariposas. Bere aita hil ostean, Galiziako gurasoen estera itzuli da Ramon. Aitak lan egiten zuen joste tailerrean sartu da gure protagonista eta bere haurtzaroari buruzko milaka oroipen etorri zaizkio burur, batez ere 1936 inguruan eskolan emandako urteak.
Egia Kultur Etxeak hartuko du asteburu honetan antzezlana. Guztira, bina emanaldi eskainiko dituzte: larunbat eta igande honetan, arratsaldeko 20:00etan. Kultur Etxeko oholtzaren gainean eta testuaren pisu guztia eramaten,Alberto Huici aktorea ikusiko dugu, Iñaki Rikarteren zuzendaritzarenlaguntzarekin.
Sarrerak 10 eurotan salgai daude. Antzoki Zaharreko, Victoria Eugeniako Antzokian eta Egia Kultur Etxeko txarteldegietan eros daitezke eta baita Kutxako ohiko kanalen bidez ere.