Itxi

Artea

Madrilen

Programazio onenaren saria jaso du Bilboko Arte Eder Museoak

Erredakzioa

'Descubrir el Arte', aldizkari espezializatuak eman dio saria. Javier Viar eta Blanca Urgell izan dira ekitaldian, eta Alhambra eta ARCO azoka ere saritu dituzte bertan.

Bilboko Arte Eder Museoak 2010eko Programazio Onenaren Saria jaso du, ''Descubrir el arte'' aldizkari espezializatuaren eskutik.

Madrilen egin dute sari banaketa, eta bertan saritu dituzte, besteak beste, Granadako Alhambra eta ARCO Arte Garaikidearen Azoka. ''''Arte sorkuntzaren bultzatzaile gisa egiten duen lanagatik'''' eman diote saria Madrilgo azokari.

Javier Viar Bilboko&' || 'nbsp;Arte Eder Museoaren zuzendaria izan da sari banaketan, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin batera. Urgellen esanetan, aipamen honek ''''museoen lehen mailan'''' jartzen du Bilboko museoa, eta programa sortzerakoan egindako ahalegina saritzen du.

Murilloren inguruko erakusketarekin 74.000 bisitari izan zituen Bilboko Arte Eder Museoak, eta Sorollaren bildumak, aldiz,&' || 'nbsp;100.000 lagun baino gehiago bildu zituen. Egun, Alberto Schommer argazkilari arabarraren lehen atzera begirakoa dago ikusgai.