Artea
Artea
Henri Rousseauren erakusketa hartuko du Guggenheim Museoak
Erredakzioa
Artista frantses honen heriotzaren mendemuga ospatzeko Bilboko Museoak bere margolan adierazgarrienak bildu ditu. Maiatzaren 25etik irailaren 12ra bitartean izango dugu ikusgai.
Henri Rousseau margolari frantsesa omenduko du Bilboko Guggenheim Museoak. Aurten, bere heriotzaren mendeurrena ospatuko da eta horren harira, maiatzaren 25etik irailaren 12ra bitartean izango ditugu ikusgai bere margolan adierazgarrienak.
Guztira, 40 obra ikusiko ditugu erakustaldian. Rousseauk gai desberdinak jorratu zituen: oihanaren margolanak izenarekin ezagutzen ditugunak, ohitura-eszenak eta erretratuak, beste batzuen artean. "Moztu eta itsatsi" metodoaren bitartez konposizio bereziak sortzea zen bere estiloaren abiapuntua. Rousseauk margotutako collage-ak sortzen zituela esan genezake.
Arte modernoaren aitzindarienetariko bat hartu dute Rousseau. Artelanak sortzeko bere garaiko moduak eraberritu zituen eta honekin batera, momentu hartako gazte sortzaileengan eragin handia izan zuen. Urteen poderioz, Picasso, Léger eta Max Ernst bezalako artistek ere Rousseauren obren iturritik edan zuten.
Bilboko Guggenheim Museoak antolatu du erakusketa, Fondation Beyeler elkartearen lankidetzapean. Maiatzaren 25ean inauguratuko dute eta irailaren 12ra arte egongo da publikoarentzat zabalik.