Artea
Ondarearen 'nobel sariak'
Gasteizko harresia berreskuratzeko proiektua saritu dute
Erredakzioa
Kultur ondarea berreskuratzeko 'Europa Nostra' saria jaso du ekimenak. Izendapen honen arabera, ''egun Europan burutzen ari diren lanik garrantzitsuenetako bat da Arabakoa''.
Horrela, hirugarrenez nabarmendu du epaimahaiak Gasteizko hiri historikoa berreskuratzeko ahalegina. Izan ere, medaila jaso zuen Gasteizek 1982an, Erdi Aroko Erdigune Historikoaren hirigintza lantzeko ekimenagatik; eta Santa Maria katedrala zaharberritzeko lanek sari berezia lortu zuten 2002an.
2001ean aurkitu zituzten Gasteizko Erdi Aroko harresiaren hondarrak, Santa Maria Katedralean lur azpian egindako arkeologia lanetan. Hondarrak aztertu eta harresia XI. mendeko bigarren erdialdekoa zela konturatu ziren. Aurkikuntza horren ondorioz, historia liburuak aldatu behar izan zituzten (XII .mendekoa zela uste baitzuten ordura arte).