Artea
Ostegunera arte
Martxan da 'Estrena 2010', Iruñeko antzerki eta dantza erakustaldia
Erredakzioa
Aste honetan Nafarroako arte eszenikoen erakusleiho izango dira Mendillorri, Condestable, San Jorge eta Iturrama civivoxak. Guztira zortzi antzezlan taularatuko dituzte.
Guztira 26 lan aurkeztu dira Estrena 2010 programan, eta horien artean aukeratu dituzte datozen egunotan ikusgai izango direnak. Emanaldi bikoitza izango dugu egunero: Arratsaldeko 17:30ean lehenengoa, eta 20:00etan bigarrena. 4 estaciones eta Carrousel lanek ireki dute lehen erakustaldi hau, apirilaren 12an. Hurrengo egunean Juegos de niños (Pasadas las cuatro) eta Via 4 (Carmen Larraz) izango dira ikusgai;&' || 'nbsp;eta asteazkenean, aldiz, El mundillo pirata (Pablo del Mundillo) eta Me lo hago sola (Solita Intencione-Adriana Olmedo). Bukatzeko, Trokolo taldearen El sueño de una noche de verano eta La Naveren La Reme tenía un precio antzezlanak izango dira ikusgai, hilaren 15ean. Dagokion civivoxean izango dira sarrerak salgai, 3 eta 6 euro bitarteko salneurrian
Haurnarketarko gunea
Maila teorikoan ere arte eszenokien inguruko hiru ekimen izango ditugu egunotan Nafarroako hiriburuan: apirilaren 13an eta 15ean kultur kudeaketan adituak diren hainbat lagunek hiru hitzaldi eskainiko dituzte, Condestable civivoxean.
Iruñeko Udalak antolatu du programa, Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzarekin.