Itxi

Artea

Erakusketa

Reina Sofia Madrilgo museoak leihoa zabaldu dio Erlea Manerosi

eitb.eus

Madrilgo museoak bilbotar artistaren lanez osatutako erakusketa bat zabaldu du gaur; abuztuaren 29ra arte bisitatu ahalko da.

Reina Sofia Madrilgo museoak Erlea Maneros bilbotar artistaren lanaren inguruko erakusketa aurkeztu du gaur. Fisuras museoaren programari dagokio Manerosen erakusketa hori, artisten sormenari modu iraunkorrean bide egiteko museoko arduradunek zabaldutako espazioari.

Batetik, Maerosek arte erakustokirako eginiko azken sormen lana aurkeztuko du Reina Sofiak, (Un arte para el régimen: ruina y utopía en el sueño de exaltación nacional [bis]), eta, bestetik, Exercises on Abstraction (2007-2015) serieko tintazko marrazkiak eta Untitled (The Whole Art of Marbling as Applied to Paper, Book Edges, etc.) (2011-2016) lana, esaterako.

Museoak ohar batean azaldu duenez, Erlea Maneros Zabalaren (Bilbo, 1977) lanak irudien ekoizpen-baldintzak aztertzen ditu, baita horien efektuak ere, “sortu zireneko testuinguruari eta zabaltzeko duten moduari begiratuta betiere”. Besteak beste, gai hauek jorratzen ditu Manerosek bere lanetan: “abstrakzioaren mintzairaren akademizazioa, egiletza, eta artisautzaren eta fabrikazioaren artean sortzen diren harremanak, ekoizpen prozesuetan baliabide mekanikoak erabiltzen direnez gero”.

Erlea Maneros Zabala Glasgowko eta Los Angeleseko CalArts arte eskoletan ibili da, eta AEBko hiri horretan bizi da egun. Besteak beste, Bilboko Guggenheim museoan, El Eco museo esperimentalean (Mexiko Hiria), REDCATen (Los Angeles)  eta Kadist Art Foundationen (Paris) erakutsi dituzte bere lanak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Artea gaur