Itxi

Artea

Arte garaikidea

Pop kultura berri bat aldarrikatzen du Murakamik Donostian

Erredakzioa

'Superflat new pop culture' ekainaren 19ra arte izango da ikusgai Gipuzkoako hiriburuko Okendo Kultur Etxean.

''Superflat new pop culture'' da Takashi Murakamiren inguruko erakusketa berria. Donostian dago ikusgai ekainaren 19ra arte, Donostiako Okendo Kultur Etxean.

Mendebaldeko publikoa probatzen du eta gizarte japoniar garaikidearen emozio-sakontasun gabezia gogoraratzen digu. Japoniar pintura tradizionaletik, komikien mundutik eta marrazki bizidunetatik dator bere lana.

Artista japoniarrak Kaikai Kiki enpresa sortu zuen 2001ean eta 100 lagun baino gehiagori ematen dio lan bere hiru egoitzatan. Horrela, Murakamik lehen zirriborroa eginez ematen dio hasiera lanei, eskaneatu eta software bidez garatzen ditu. Lanak margotzearen zehaztasuneko prozesu nekeza burutzearen eta eskulturak egitearen ardura enpresako beste langile batzuei ematen die.