Artea
Erakusketa
Rubensen 'Deidamiaren bahiketa', Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai
Erredakzioa
Margolana eta zirriborroa elkarrekin erakusten dituzten lehen aldia da eta 'Obra Gonbidatua' deritzon programaren baitan dago.
Pedro Pablo Rubensen ''Deidamiaren bahiketa'' margolana Bilboko Arte Eder Museoan dago ikusgai irailaren 5era arte bere zirriborroarekin batera. Lehen aldia da Espainian margolana eta zirriborroa elkarrekin erakusten dituztela. 2001etik egiten den ''Obra Gonbidatua'' deritzon programaren baitan dago .
"Rubens museoan sartu da eta hori oso garrrantzitsua da, izan ere, XVII. mendeko margolari garrantzitsuenetarikoa da", azaldu du Ana Sanchez-Lassa Arte Eder museoaren kontserbadorearen arabera. Jakinarazi duenez, Felipe IVaren enkarguz egin zuen 60 lanetako bat da hau Paradako Dorrea apaintzeko, Madril kanpoaldean kokatutako ehiza pabilioia.
Zirriborroa eta lan amaitua aldi berean ikustearen garrantzia azpimarratu du Sanchez-Lassak.
Margolari barrokoaren "sormenezko indar handia" zirriborroan somatzen dela goraipatu du eta berezko artelana omen da eta margolanean "mugimendua" adieraztea lortu du.
''Obra Gonbidatua'' delako programaren 31. edizioa da eta Alejandro Vergara Prado Museoaren kontserbazio burua arituko da ''Rubens eta Antzinaro klasikoa'' hitzaldia egingo du, margolariaren unibertsoa ulertzeko xedeaz.