Artea
Bilboko Arriagan
'Sevillako superbizargina' umeentzako opera, ABAO TXIKIren eskutik
Erredakzioa
Tricicle konpainiak moldatutako eta OLBEk aurkeztutako obra hau 6 urtetik gorako umeei zuzenduta dago. Arriaga Antzokian ikusgai izango dugu astelehenera arte.
Sevillako superbizargina obra Bilboko Arriaga Antzokira heldu da eta bertan ikusgai izango da larunbat honetatik eta datorren hilaren 3ra arte, ABAO TXIKIren eskutik.
Edozein adineko ikusleari zuzendutako Tricicleren moldaketa da ikuskizun hau eta Operaren Bilboko Lagunen Elkartearen (OLBE) denboraldiaren barnean koka dezakegu.
75 minutuko iraupena du obrak eta 6 urtetik gorako umeei bereziki zuzenduta dago. Astelehenera arte 4 saio eskainiko dituzte eta sarrerak salgai daude Arriagako txarteldegian eta BBKn. Umeentzako sarrerak 8 euroko prezioa du eta 12 euro helduentzat.
Egokitzapen hau Triciclek burutu eta Gran Teatre del Liceu e Institut Valencià de la Músicak ekoiztu zuen 2003. urtean. Rossiniren XIX. mendeko Il barbiere de Siviglia opera komikoan oinarrituta dago.
Opera honek XVII. mendeko Sevillako neskato umezurtz eta aberats baten istorioa kontatzen du. Konde gazte batez maitemindu da baina bere tutoreak bestelako asmoak gordetzen ditu.