Itxi

Artea

'Taurus, mitotik erritualera'

Zezenari buruzko 208 pieza Bilboko BBK Aretoan ikusgai

Erredakzioa

Bilboko Arte Ederretako Museoak antolatuta, historiaurretik gaur arte zezenaren figurari buruzko obrak izango dira ikusgai. Irailaren 5a arte egongo da erakusketa zabalik.

Bilboko Arte Ederretako museoak Taurus, mitotik erritualera izenburuko erakusketa estreinatu du. Bilboko BBK Aretoan kokatuta, "artearen historian zezenaren figurak izan duen garrantzia adierazi nahi izan zuen lehenengo erakusketa" dela baieztatu dute museo bilbotarraren arduradunek.

Historiaurretik gaur arte zezenaren figurari buruzko 208 piezek osatzen dute erakustaldia. Brontze Arotik eta Greziako zeramikatik hasi eta gaur egunera heldu arteko piezak bildu dituzte bertan: zeramikak, paperean egindako lanak, eskulturak eta margoak. Manet, Goya, Zuloaga, Gutierrez Solana, Picasso, Miró, Magritte, Equipo Cronica edo Barceló artisten obrak dira, hain zuzen ere. Nazioarteko ehun museo inguruk eta bildumazaleek utzitako piezak daude.

Taurus, mitotik erritualera erakusketak Bilboko BBK Aretoan eta irailaren 5ra arte egongo da zabalik.