Artea
Komedia
'Sexos' antzezlanak Gasteizeko publikoa agurtuko du gaur
Erredakzioa
Pepon Nieto hirira etorriko zaigu, Adriana Ozoresekin eta Anabel Alonsorekin batera, besteak beste, bikotearen arteko sexuari buruzko obra dibertigarri hau Principal Antzokian taularatzeko.
Gasteizeko Principal Antzokiak Sexos izenburuko antzezlanaren azken emanaldiak hartuko ditu larunbat honetan, abuztuaren 7an. Helduentzako bereziki zuzendutako obra dugu. Oholtza gainean Pepon Nieto, Adriana Ozores, Federico Caleada, Neus Sanz eta Anabel Alonso ikusiko ditugu. Pep Anton Gomezek zuzenduta, bikotearen artean ematen den sexua islatzen du muntaiak.
Maite Berrocal Gasteizeko Udalaren Kultura zinegotziak adierazi duenez, antzezlana “arrakastatsua” izan da Madrilgo La Latina Antzokian. 8 eta 24 euro bitartean jarri dituzte sarrerak salgai. Guztira, lau saio eskainiko dituzte: 20:00etan eta 22:30ean bai ostiralean baina larunbatean ere. Ordu bat eta 45 minutuko iraupena du obrak.