Artea
Herri Antzerkia
6.000 lagunek ikusi dute 'Xahakoa' Pastorala
Erredakzioa
Igande arratsaldean izan zen aurtengo azken emanaldia, Barkoxtarren eskutik.
Zuberoan, aurtengo Pastoralaren hirugarren eta azken emanaldia eskaini zuten igande arratsaldean Barkoxtarrek. Orotara, 6.000 lagunek ikusi dute Xahakoa deituriko Pastorala.
Erdi Arotik datorkigun herri antzerki honen bidez omendu dute Alexi Etxekopar Attuli, duela bost urte zendu zen koplakari barkoxtarra. Munduko Bigarren Gerran Barkoxen gertatutako nazien sarekada ere gogoan izan zuten.
Datorren urteko Pastorala Larrainen eskiniko dute eta bertan Telesforo Monzón omenduko dute.

