Artea
Antzerkia Bilbon
'Angelina o el honor de un brigadier' Arriagan, denboraldiari ekiteko
Erredakzioa
Chete Lera, Soledad Mallol, Jacobo Dicenta, Carolina Lapausa, Luis Perezagua eta Zorion Eguileor euskal aktorea izango ditugu taula gainean.
Bilboko Arriaga Antzokiak Angelina o el honor de un brigadier antzezlanarekin ekingo dio antzerki denboraldi berriari. Gaurtik izango da ikusgai, hilaren 12ra arte. Neurtitzetan idatzitako drama dugu, eta 1880ko udaberrian girotuta dago, Madrilen. Dena den, bertan azaltzen diren gatazkak gaur egun ere badira.
On Marcial brigadierraren alaba da Angelina. Rodolfok Angelinarekin ezkontzeko eskatuko dio On Marciali, baina egun horretan bertan Germanekin egin du ihes Angelinak. Bi maitaleei segika ibiliko dira On Marcial eta Rodolfo, eta neskaren aitaren eta maitalearen arteko duelua ere izango dugu lan honetan. Orduan jakingo du On Marcialek bere emaztearen maitalea ere izan dela Rodolfo.
12 aktore izango ditugu taula gainean Angelina o el honor de un brigadier antzezlanean: Chete Lera, Soledad Mallol, Jacobo Dicenta, Carolina Lapausa, Luis Perezagua, Zorión Eguileor, Carmen Arévalo, Daniel Huarte, Paco Blázquez, Samuel Señas, Ana del Arco eta Sara Rivero.
Enrique Jardiel Poncelak idatzitako antzezlana Juan Carlos Perez de la Fuentekzuzentzen du oraingoan. Javier Artiñano da jantzi arduraduna, Jose Manuel Guerrarena da soinuaren zuzendaritza eta Luis Miguel Cobo du soinu arduradun.
Sarreren prezioa 6,40 eta 21 euro bitartekoa da, eta salgai daude Arriaga Antzokiaren leihatiletan eta webgunean, 944 310 310 telefonoan eta BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan.