Artea
Pintura
Santos Iñurrietak formatu handiko 37 lan erakutsiko ditu Artiumen
Agentziak | Erredakzioa
Arabar margolariaren erakusketa urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai Gasteizko zentroan.
-
Santos Iñurrieta
Santos Iñurrieta Mallorcan ezarritako arabar margolariak formatu handiko 37 lan izango ditu ikusgai, bihartik aurrera, Artium Gasteizko museoan, “Ondo ibili” izenburupean. Proposamen narratiboa da, eta istorioaren atal gisa aurkezten da lan bakoitza.
Erakusketa museoaren Ipar aretoan paratu dute, eta 37 margolan handi biltzen ditu guztira, tartean hogei triptiko, 16 gouache lan eta lau koaderno, denak ere 2009 eta 2017 urteen artean egindakoak.
Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol arloko foru diputatuak azaldu duenez, Artiumen denboraldi berria abiatuko duen erakusketa hau kalitate handikoa da garrantzi handia du arabar eta, oro har, euskal herritar sortzaileek egindako artearen barruan.
Bestalde, Daniel Castillejo Artiumeko zuzendariaren hitzetan, erakusketa “pagotxa” da “arterik ludikoena, pintatzearen artea eta pinturako hedonismoa ikusi nahi dituztenetzat”; izan ere, koadroen barruko “artearen munduko erreferentzia piloak eta komikietako pertsonaiek eguneroko bizitzaren eta herri kulturaren eszenak kontatzen ditu”.
Santos Iñurrieta Gasteizen jaio zen, 1950ean, eta hiriko margolarien belaunaldi azpimarragarri bateko kidea da. Hastapenetatik bertatik, mintzaira artistikoa berriztatzen lagundu zuen, eta Euskal Eskolako eta Orain taldeko partaidea izan zen.