Itxi

Artea

Erakusketa

Jorge Oteizaren 16 eskultura eta 12 medailoi, Bilbon

eitb.eus

Michel Mejuto galeriak uztailaren 27ra arte izango ditu ikusgai Gipuzkoan jaiotako artista handiaren lanak.

Michel Mejuto Bilboko arte galeriak Jorge Oteiza gipuzkoar artistaren, 50eko hamarkadako abangoardiako protagonistetako baten, brontze urtuzko eskultura eta medailoi multzo bat jarri ditu ikusgai, Estatuko bildumazale pribatu zenbaitengandik jasotakoak.

“Oteiza” izenburua duen erakusketan, Orion 1908an jaio eta Donostian 2003an hil zen artistak 1951  eta 1992 urteen artean egindako 16 eskultura paratu dituzte, 6 figuratibo eta gainerakoak abstraktuak, baita brontze urtuzko 12 medailoi eta horien igeltsuzko moldeak ere.

Besteak beste, Arantzazun jarritako eskultura monumentalen zirriborro gisa 50eko hamarkadan eraikitako lan figuratiboak daude aukeratutako laginean, eta batez besteko prezioa 6.000-7.000 eurotik gorakoa da, Michel Mejuto bilbotar galeristak kazetarien aurrean azaldu duenez.

1987an egindako medailoi multzotik, azpimarragarrienak dira Gernikako Arbolari eta Guernica Picassok Francok alemaniar eta italiar aliatuekin batera herritarren aurka egindako erasoa gogoratzeko egin zuen koadroko zaldi buruari eskainitakoak.

Halaber, “Kutxak” saileko hiru “kutxa metafisiko” era badaude erakusketan, 1972/74 eta 1992/96 urteetan egindakoak.

Mejutok adieraz duenez, “ahalegin handia” egin du Bilbon uztailaren 27an bisitatu ahalko den erakusketako pieza guztiak biltzea.

Alfonso de la Torre erakusketaren komisarioak ere hartu du hitza aurkezpen ekitaldian: “Oteiza artista indartsu eta etikoa izan zen: XX. mende hasieran jaio zen, eta XXI. mendean berari buruz hizketan jarraitzen dugu, eredu baita oraindik artista eta pentsalari belaunaldi berri batentzat”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Artea
  • Kultura