Itxi

Artea

Turisten eskariagatik

Guggenheim irekita egongo da udako astelehenetan

Agentziak | Erredakzioa

Gaurtik, uztailak 2, irailaren 10era arte, erakusketa zentroa zabalik egongo da, 10:00etatik 20:00etara.

  • Turistak Guggenheimen

    Turistak Guggenheimen

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan, gaurtik, uztailak 2, irailaren 10era, 10:00etatik 20:00etara. Udan Bizkaiko hiriburura joaten diren turista guztiak hartzeko erabaki dute astelehenetan ere irekitzea, ohar batean azaldu dutenez.

Museora sartzen direnek programazioan aurkituko dute “Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz”, “Marc Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919” eta “Artea eta Txina 1989 ondoren: munduko antzerkia”, baita 103. aretoko bideo instalazioa eta Guggenheim Bilbao bildumako maisulanak ere.

Halaber, “Artearen bidez ikasten” erakusketa ere ikusi ahalko dute, urtea joan urtea etorri Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egindako artelanen bilduma.