Itxi

Artea

Guggenheim Helsinki

Blanca Urgellek leialtasun falta egotzi die Aldundiari eta Guggenheimi

Erredakzioa

Finlandiako museoaren berri prentsa bidez jakin duela adierazi du eta Bizkaiko Aldundiak ezta museoak ere ez diola ezer jakinarazi.

Kultura Sailburuak, Blanca Urgell, Guggenheim fundazioa eta Bizkaiako Foru Aldundiari leialtasun falta egotzi die Helsinkiko hirian finlandiarrek egin nahi duten Guggenheim museoaren berri prentsaren bidez izan ostean. Honen arira Aldundiko kideek Jaurlaritzaren kontrako aipamenak egin izana kritikatu du. Gainera, Urdaibaiko museoaren inguruko proiektua ekainetik ebatzita dagoela adierazi du.

Gaur goizean egindako elkarrizketan gainera Donostiako Zinemaldiari diru-laguntzak ematen jarraituko duela ere jakinarazi du. Beraz, joan den urteko diru-laguntza bera jasoko du jaialdiak.

Chillida museoari dagokionez, Chillida familiarekin elkarrizketak egiten ari direla ere esan du. Laster, akordio bat bilatu eta museoa berriz ere irekita ikustea espero duela esanez.

Berriki izendatu duen Kultura Euskali Kontseiluari buruz ere galdetu diote. Otsaileko bigarren astean berriz ere bilduko direla adierazi du. Hiritarrek eta elkarte ezberdinek oinarrizko dokumentuaren inguruan egindako ekarpenak aztertuko dituzte bilera horretan. Aholkulariek bere proposamenak ere eraman ahal izango dituzte. Lanean hasiko diren talde eragileak sortu dituzte bilera honetan.

Kultura Bonuari dagokionez, azkenengo kanpainak izan duen arrakastaz hitz egin du. Proiektu honi esker, ehuneko 20 eta ehuneko 25aren arteko bisitari gehiago izan dituzte parte hartu duten salmenta puntuek. Datorren 2011ko gabonetan ere Kultura Bonua kanpaina egongo dela baieztatu du.

Pirateria legeari buruz, gizarteak sortzaielak behar dituela esan du, eta hauek bere lanaren ordain saria. Horregatik, sortzaileen eskubideak beharrezkoak direla esan du. Sektorea teknologia berrietara egokitu behar dela ere onartu du.