Itxi

Artea

Akuarelak eta olio-pinturak

Daniel Tamayoren kolore eta fantasia mundua, Bilbon

Erredakzioa

Artistak azken hamar urteotan sortutako lanen bilduma egongo da ikusgai Bilboko Ederren Museoan, ekainera arte. ''Bere mundu jendetsuaren'' eta ''heldutasun artistikoaren'' adierazgarri da erakusketa.

Ekainaren 12ra arte, Daniel Tamayo artista bilbotarraren 26 akuarela eta olio-pintura izango dira ikusgai Bizkaiko hiriburuko Arte Ederren museoan. Fabulario izena du bildumak, eta artistak azken hamar urteotan sortutako margolanak biltzen ditu. Bere ''''mundu jendetsuaren'''' eta ''''heldutasun artistikoaren'''' adierazgarri da bilduma.

Horrela definitu du Tamayoren lana Blanca Urgell Kultura sailburuak astelehen honetan, erakusketaren inaugurazioan. Urgellentzat ''''bere belaunaldian eta euskal pintura garaikidean artistarik garrantzitsuenetako bat'''' da Tamayo. ''''Artistaren nortasun indartsua bere estiloan islatzen da, eta oso erraza izaten da berau identifikatzea''''.

Tamayok berak aurkezpenean jakitera eman duenez, ''''fantasiazko arkitektura'''' landu eta ''''asmatutako hiriak sortzeko'''' asmoa du etorkizunean. Beraz, gaurtik aurrera Bilboko Arte Ederren museoan ikusgai ditugun artelanetatik erabat ezberdina den artea landuko&' || 'nbsp;du artistak etorkizunean.