Artea
5 urtez itxita egon ostean
Donostiako San Telmo Museoa, berriz zabalik
Erredakzioa
Euskadiko museorik zaharrenak pabiloi bat gehiago du, eta eraikin historikoa berritu egin dute. Apirilaren lehen asteburuan, ate irekiko jardunaldia egingo dute.
Heldu da eguna: ireki ditu berriro ateak Donostiako San Telmo Museoak, azken bost urteetan berritze lanek egiten egon ondoren. Horrela, eraikin historikoa berritu eta gune berri bat zabaldu dute, Nieto Sobejano Arkitektoen eskutik.
Harriaren, beiraren eta egurraren babesean, ikus-entzunezko erakusketek eta behin-behineko bildumek euren lekua hartu dute 11.000 metro karratuko erakinean. Euskal gizartearen historia historiaurretik gaur egunera bitartean aztertzeko espaziorik handiena dugu Donostiako&' || 'nbsp;San&' || 'nbsp;Telmo Museoa.
''''Gizarteri eta herritarri lotutako museoa da. Ez dago antzeko eredurik, eta ez da inoren frankizia. Europa mailan oihartzun handia izatea espero dut'''', esan du Odon Elorza Donostiako alkateak, astelehen goizean kazetariekin batera museora egindako bisitan. Arratsaldean egin dute inaugurazio ofiziala, agintariek eta arte eta kultura munduko ordezkariek. Apirileko lehenengo asteburuan publikoari zuzendutako ate irekiko jardunaldia egingo dute.&' || 'nbsp;
Arkitekturak garrantzi handia du San Telmo Berrian.&' || 'nbsp;Domingotarren XVI. mendeko komentuak eta XXI. mendeko eraikinak bat egin dute. Bi eraikinak ondo bereiziko ditu bisitariak, Zuloaga plazatik bisita abiatzen denean eraikin berritik sartuko baita. Kulturgune gisa erabiliko da eraikin berria: tailerrak, laborategia, liburutegia eta kafetegia daude bertan. Eraikin berritik doala, bisitariak orain arte ezkutuan zeuden XVI. mendeko dorrea, klaustroa eta beste zirrikitua asko ikusiko ditu.
Erakusketa iraunkorra Aste Santurako izango da prest. Hortik aurrera eta abuztuaren amaierara arte, Yann Arthus-Bertrand artistaren 6 mila milioi beste izenburuko ikus-entzunezko lana izango dute bisitariek ikusgai.
26.000 pieza baino gehiago
San Telmo Museoko bildumak 26.000 pieza baino gehiago ditu. Horiek sailkatu ondoren, ''Arrastoa oroimenean'', ''Modernitatearen esnatzea'' eta ''Artearen bilduma historikoa'' izenburuko erakusketetan jarriko dituzte ikusgai. Gainera, San Telmoren bilakaera ezagutzeko aukera eskainiko du ''Komentutik museora'' izeneko erakusketak.
Komentuko dorrean, berriz, ''Gipuzkoako museoen museoa'' erakusketa jarriko dute. Gipuzkoako museoen sarea osatzen duten zentroen informazioa eskainiko dute bertan.
Aurkikuntza arkeologikoak
1902. urtean inauguratu zuten lehen aldiz San Telmo Euskadiko museorik zaharrena. Berritzeko eta handitzeko lanei esker, XVI. mendeko komentu domingotarra zenak artearen diziplina askoren adierazpenak hartuko ditu hemendik aurrera espazio berriak. Lan horietan, jatorrizko eraikina aldatu dute eta gune garaikide berri bat eraiki. Urgull mendiaren magalean egindako pabiloi berriak erabilpen anitz izango ditu; besteak beste, aldi baterako erakusketak hartzeko erabiliko dute.
Zaharberritze prozesuan zenbait aurkikuntza arkeologiko egin dituzte, XVI. mende amaierako margolanak, esaterako. Elizan aurkitu zituzten eta estalita egon dira orain arte.
Pedro Echeverria Euskal Herriko Unibertsitateko Arte irakasleak egindako ikerketaren arabera, margolan manieristak dira eta Escorialeko monasterioko artearekin lotuta daude.
Aurrekontua eta aurreikuspenak
San Telmo museoa berritu eta handitzeko lanek 28,5 milioi euroko aurrekontua izan dute, hainbat erakundek ordainduta: Donostiako Udalak (13 milioi), Kultura Ministerioak (9 miloi), Eusko Jaurlaritzak (3,5 milioi) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (3 milioi).
Sarrerak, babesleak eta alokairua izango dira San Telmo museoaren apustuak etorkizunerako. 2011ko apiriletik 2012ko hilabete berdinera 140.000 bisitari espero dituzte San Telmo museo berrian, eta hurrengo urteetan 120.000 bisitarira jaistea espero dute. Horrela, Artiumen eta Bilboko Arte Eder museoaren emaitzetara hurbilduko litzateke Donostiako museoa.
Sarrera orokorrek bost euroko prezioa izango dute, eta murriztuek (ikasleentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta taldeentzat) hiru eurokoa. Dena den, egongo da museoaren doan sartzeko aukera ere: 18 urtetik beherakoentzat, langabeentzat, ikastetxeentzat, turismo gidari profesionalentzat eta ICOMeko kideentzat. Astean behin, gainera, doako sarrera egongo da.