Artea
Erakusketa
Ricardo Mattaren jatorrietara itzulia
Erredakzioa
Euskal jatorriko artista txiletarra surrealismoaren eta abstrakzioaren artista esanguratsuenetarikoa izan zen.
Ricardo Matta euskal jatorriko margolari txiletarrari omenaldia egingo dio Bilboko Arte Eder Museoak. Surrealismoaren eta abstrakzioaren artista esanguratsuenetariko bat da eta bere lan garrantzitsuenak daude ikusgai, asko lehen aldiz.
Matta 1911-2011 izenburua darama erakusketak, eta abuztuaren 21era arte izango da ikusgai museoaren arte moderno eta garaikidearen aretoan.
Espazio eta eremuaren kontzeptuak aztertzen ditu, bai gaztaroan egindakoetan eta baita Tarquinian (Italian) 2002an hil zenerartekoetan (91 urte zituela):&' || 'nbsp;adibidez, 1959ko "Un soleil á qui sait reunir" eta 1960ko "Etre atout".
Tamaina handiko erakusketak jasotzen ditu erakusketak, tartean "Wake" (1974-76), 10 metroko luzeerarekin eta lauko zabalerarekin, "L''homme descend du signe" (1975), 8,35 metroko zabalera eta lauko altuera; "Les plaisirs de la presence" (1984), 7 metro luze eta hiru zabalera eta "Architecture du temps" (1999), 6,6 metro zabalera eta 4,5 luzeera. Azkena artistak 88 urte zituela egin zuen.