Artea
Erakusketa
Artiumek ikusgai jarriko ditu Juan Luis Morazak 1987 eta 1988 urteetan eginiko lanak
eitb.eus
“Gordailua 1987-1988 Depósito” erakusketak “Moldes para la oscuridad” eta “Negaciones” sailetako lanak jarriko ditu ikusgai.
-
Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai bilduma
Gordailua 1987-1988 Depósito Artium Gasteizko arte garaikideko euskal zentro-museoak gaur, urtarrilak 10, irekiko duen erakusketak ikusgai jarriko ditu Juan Luis Moraza artista, komisario, idazle, arte teorialaria eta unibertsitateko ikasleak egindako bi artelan sail.
Abuztuaren 30era arte, gasteiztar eskultoreak 80ko hamarkadaren amaiera aldera egindako 65 artelan “ez oso ezagunak” erakutsiko dituzte.
Gainera, lanokin lotutako hainbat material ere paratuko dituzte museoan (marrazkiak, diagramak, testuak eta egileak aukeratutako beste hainbat gai), zeinek artistaren sormen prozesua hobeto ulertzen lagunduko baitute.
Juan Luis Moraza. Gordailua 1987-1988 Depósito erakusketa A3 aretoan egongo da ikusgai abuztu amaierara arte.