Itxi

2011/09/05

20:51

Artea

'Euskal Teatroa'

Euskal antzerkiak lau proposamen eramango ditu Tarregako Firara

Erredakzioa

Lleidan izango da ekimena, irailaren 8tik 11ra. 16 edizioen ostean, ezinbesteko plataforma bihurtu da euskal antzerkia nazioarteko merkatuetan sustatzeko.

00:28
Lau euskal talde izango dira Tarregako antzerki azokan
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Markeliñe, Kukai, Deabru Beltzak eta Natxo Montero konpainiak Tarregako (Lleida) Fira de Teatren izango dira Euskal Teatroa programaren baitan. Euskal antzerkia nazioarteko merkatuetan sustatzeko plataforma ezinhobea bihurtu da, irailaren 8tik 11ra.

Mikel Toralek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenaren zuzendariak, eta Jordi Duranek, Tarregako Firako zuzendari artistikoak, gaur goizen erakustaldia aurkeztu dute. Irailaren 8tik 11ra bitartean burutuko da azoka.

Edizio honetan, Euskal Teatroak Kataluniako herri horretara kalitate eta interes handiko lau proposamen eramango ditu. Markeliñek Nazioen Plazan orain dela gutxi estreinatutako Anomalia Magnética aurkeztuko du. Oso esperientzia plastiko eta eszeniko azkarra eta irudikorra dugu; sistemari autopsia alegorikoa egitea proposatuko digu denon porrotaren arrazoiak agerian uzteko. Eszenatoki horretan bertan, KUKAIk indar handiko ‘Karrikan’ dantza ikuskizuna eskainiko du; ospe handiko hiru euskal koreograforen hiru piezak osatuko dute ikuskizun hori.

Euskal Teatroak, gainera, zenbait txotxongilo artikulatu handi eta sofistikatu eta efektu berezi batzuk dituen ‘The Wolves’ musika-ikuskizun ibiltaria (Deabru Beltzak taldearena) eta Natxo Monteroren ‘Carni di prima qualità’ obra eskainiko ditu. Azken hau, dantza-ikuskizun bat da eta zenbait elementuren (azala, haragia, soinua eta mugimendua, besteak beste) interakzioaren bidez, edonori arreta deitzeko modukoa da.

Llotjan (Lleidako Biltzar Jauregia), Euskal Teatroak standa izango du jendearen eta sektoreko profesionalen aurrean aurkeztuko diren jarduerei eta ekoizpenei buruzko informazioa emateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;