Itxi

Artea

Azken joerak

Bilboko Windsor galeria, sortzaile berrientzako lehen erakusleihoa

Erredakzioa

Arte Ederretako Fakultateko ikasleek beren lehen artelanak erakusteko aukera dute Bilboko Windsor Kulturgintza galerian.

01:02
Bilboko arte ederretako ikasleen erakusketa, Windsor kulturgintzan

EHUko Arte Ederretako hainbat ikasleren lanak ikusgai daude egunotan Bilboko Windsor Kulturgintza arte galeria.

Marta Rubio, Jaime Mañas, Maite Leyun, Tamara Garcia, Kemen Iruretagoiena, Igor Rezola, Augusto Sanchez eta Adrian Jimenez dira arte ikasketak bukatzen ari diren ikasleetako batzuk, eta beren lanak talde bilduma batean aurkezteko aukera dute Bilbon.

30 urte indarrean daramatzan lankidetza akordio bati esker, artista gazteek sorkuntza ulertu eta lantzeko duten modua erakusteko aukera dute Windsor galerian, eta egungo gizarteaz duten ikusmoldea plazaratzen dute bertan, hainbat baliabide erabilita.

Guztira 11 proposamen dira, erakusketa bakar batean bilduta. Argazkiak, eskulturak, performance-ak eta instalazioak ikus daitezke aurten, tartean zeramikazko patinen instalazioa, landareen bizitoki bihurtutako bonbilla multzoa eta artistaren egunerokotasuna kontatzen digun argazki bilduma.

Euskal sortzaile gazteek lantzen dituzten azken joerak ezagutzeko aukera eskaintzen du urriaren 15a arte ikusgai izango den erakusketak.