Itxi

Artea

Urriaren 6tik aurrera

Nazioarteko lanak nagusi, Gasteizko Antzerki Jaialdian

Erredakzioa

2011ko programazioan, lanen ia erdiak dira atzerrikoak. Aurten, zortzi euro merkeagoak izango dira bonuak.

Kalitatearen aldeko apustua egin du aurten Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak, eta nazioarteko lan gehiago eskainiko ditu. Zehazki, programazioa osatzen duten lanen ia erdiak dira atzerrikoak. Urriaren 6tik azaroaren 27ra bitartean egingo dute antzerki jaialdia, eta Estatuko lanak ere ekarriko dituzte Arabako hiriburura, Marta Monfortb Gasteizko antzerki sareko arduradunak azaldu duenez.

Europako iparraldeko ikuskizunek aurtengo edizioan izango duten garrantzia azpimarratu du Monfortek: Gasteizen izango dugu Suediako Nazioarteko Balleta, mundu mailako ballet talde zaharrenetako bat, eta baita Jo Stromgren Kompani ere, Norvegiako Antzerki Sari Nazionala irabazi duen taldea. Azken honek 'The society' lana eskainiko du jaialdian. Guztira 32 ikuskizun izango dira ikusgai, horietako 13 atzerrikoak, hiru Estatu mailako estreinaldiak, bi erabateko estreinaldiak, eta zortzi Euskadin lehen aldiz ikusiko direnak.

Aurten bonuak zortzi euro merkeagoak izango dira, ''ikuskizun kopuru bera prezio merkeagoan eskaintzeko asmoz''.