Itxi

Artea

10 bikote

Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa, igande honetan Seguran

Erredakzioa

Eitb.com-eko Kulturako atariaren bitartez zuzenean jarraitu ahal izango da 18:00etatik aurrera. Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas iazko irabazleak faboritoen artean daude.

01:09
Euskal Herriko Dantza Txapelketa egingo dute Seguran

Igande honetan, hilaren 9an, jokatuko da Seguran Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa. Hamar bikote arituko dira nor baino nor gehiago, txapelaren bila. Eitb.com-eko Kulturako atariak zuzenean eskainiko du finala, 18:00etatik aurrera.

Iazko txapeldunak, Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas sestaoarrak goi-goian daude aurten ere faboritoen zerrendan.

Seguran egiten den Euskal Herriko dantza Txapelketak, 35 urte betetzen ditu aurten. Datorren igandean izango da Segurako Baratze pilotalekuan arratsaldeko 18:00etan hasita, eta 10 bikote arituko dira nor baino nor oholtza gainean.

Aurten ere Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute Seguran, Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa, eta Euskal Telebistak Urriaren 12an eskainiko du bere lehen katetik, gaueko 22:00ak inguruan. Esan bezala, zuzenean, eitb.com-en bitartez jarraitu ahal izango da.