Itxi

Artea

Proiektua

Antonio Lopezek oraindik ez du erabaki nondik margotuko duen Bilbo

Erredakzioa

Irailaren 15ean, hiriko hainbat txoko bisitatu zituen, tartean Iberdrola Dorrea, Begoñako Basilika eta Kobeta mendia. ''Bilbon zerbait berezia sumatzen dut: ez da ederra, baina ezta itsusia ere''.

  • Antonio Lopezek oraindik ez du erabaki nondik margotuko duen Bilbo. Argazkia: EITB

Antonio Lopez artistak oraindik ez du aurkitu Bilbo hiria margotzeko leku egokia. Bizkaiko hiriburua bere margolanetako batean islatzeko helburua duela berretsi du Lopezek. ''Aspalditik dudan amets bat da'', esan du.

Joan den irailean Bilbon izan zen Tomellosoko margolaria, Bizkaiko hiriburuko irudia jasotzeko tokirik egokiena bilatzen. Hainbat txoko bisitatu zituen orduan, tartean Iberdrola Dorrea, Begoñako Basilika eta Kobeta mendia.

''Bilbok badu nire bihotzarekin bat egiten duen espiritua eta ilunantza'', esan du. ''Bilbon zerbait berezia sumatzen dut: ez da ederra, baina ezta itsusia ere'', gaineratu du.