Artea
XIV. urteurrena
Sarrera doakoa izango da Bilboko Guggenheim Museoan asteburu honetan
Erredakzioa
Eraikinak 14 urte beteko ditu, eta, urteurrena ospatzeko, doan sartu ahalko da museora hilaren 15ean eta 16an (larunbata eta igandea).
-
Constantin Brancusi artistaren lana, Guggenheim Bilbao Museoan. Argazkia: EFE
Urriaren 19an, asteazkena, 14. urteurrena ospatuko du Guggenheim Bilbao Museoak. ''Urte hauetan gizarteak emandako babesa eskertu nahian'', sarrera doakoa izango da asteburu honetan (hilak 15, larunbata; eta 16, igandea).
Publikoak inauguratu berri duten 'Brancusi-Serra' erakusketaz gozatzeko aukera izango du. Constantin Brancusiri eta Richard Serrari, XX. mendeko bi eskultore garrantzitsuenei, inoiz eskainitako erakusketa handiena da.
Halaber, 'Pintura abstraktua: 1949–1969' bilduma ezagutzeko aukera ere egongo da. AEBetako eta Europako 1950eko eta 1960ko hamarkadetako pintura-joerak aztertzen ditu erakusketak.