Artea
Erakusketa
Argazkigintza garaikidearen hazia, Bilboko Arte Ederren Museoan
Erredakzioa
Orain 35 urte paisaiaren kontzeptu berria definitu zuten argazkilarien 140 lanak urtarrilaren 8ra bitartean bisitatu daitezke Bizkaiako hiriburuan.
Bilboko Arte Ederren museoan argazki erakusketa berezia dago. Orain 35 urte paisaiaren kontzeptu berria definitu zuten argazkilarien lanak, hain zuzen ere. Gizakiak naturaren gain duen eragina islatzen dute. "New Topographics" izeneko ekimenean zazpi argazkilariren 140 lan biltzen dira. Urtarrilaren 8ra arte, Bilboko Arte Ederren Museoan.
Orain 35 urte erakutsi ziren lehen aldiz argazki hauek Estatu Batuetan. Helburu apala izan zuen erakusketak, toki gutxitara zabaldu zen eta ez zuen jende askorik erakarri. Gerora baina, ahoz aho ibili da, erreferente bihurtu arte. Argazkiotan, argazkigintza garaikidearen oinarriak biltzen direla diote adituek.
Ikuspegi erromantikoa alde batera utzi eta paisaia bere horretan erretratatzen da.
Aurrez aurre, argi neutroa bilatuz, zeru grisak eta distantzia berdinak gordeta, argazkigintza zientifikoan bezala. Bernd Becher, Robert Adams, Lewis Baltz, Nicholas Nixon... "New Topographics" izeneko ekimenean zazpi argazkilariren 140 lan biltzen dira. Urtarrilaren 8ra arte, Bilboko Arte Ederren Museoan.
Orain 35 urteko tartea dago, eta kezka berdintsuak, zoruaren esplotazioa, ekologismoa edota nazio nortasuna.