Artea
Berrikuntza proiektuak
Enpresak eta artistak elkarlanean, 'Conexiones Improbables' egitasmoan
Erredakzioa
San Telmo Museoan, plataformaren lehen edizioko Laborategi Irekiak aurkeztuko dituzte. Han, enpresak eta artistak elkarlanean egiten ari diren hainbat berrikuntza proiekturen berri emango dute.
Urriaren 18an, 19an eta 20an, 'Conexiones improbables' plataformaren lehen edizioko 'Openlab'ak edo Laborategi Irekiak aurkeztuko dituzte Donostiako San Telmo Museoan.
Laborategi hauetan, enpresak eta artistak elkarlanean egiten ari diren hainbat berrikuntza proiekturen berri emango dute ezagutzera. Horrela, Fagor Etxetresnak, Obe Hettich, Grupo i68 eta Tknika enpresek hainbat artista eta arkitektorekin batera garatzen diharduten berrikuntza proiektuak ezagutaraziko dituzte, eta publikoak ere aukera izango du proiektuan parte hartzeko.
Estatuan lehen aldia da horrelako proiektua egiten dena.