Itxi

Artea

Chillida-Leku irekitzeko

Jaurlaritzak eta Aldundiak proposamen bat egin diete chillidatarrei

Erredakzioa

Albiste agentzia batzuek esan dutenez bi instituzioak ''erabat ados'' daude Chillida-Leku berriz irekitzeko saiakerei ekiteko, eta ''lehen proposamen bat'' egin diote eskultorearen familiari.

  • Urtarriletik dago itxita Chillida-Leku museoa. Argazkia: EITB

Albiste agentzia batzuek jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia Chillida-Leku berriz irekitzeko saiakerei ekiteko ''erabat ados'' daudela esan du ostegun honetan Blanca Urgell Kultura sailburuak, eta, horren harian, eskultorearen familiari ''lehen proposamen bat'' egin diotela ere iragarri du.

''Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutako akordioaren xehetasunik ez dut emango, baina baieztatu egin dezaket elkarrekin lanean ari garela Chillida-Leku berriz irekitzen saiatzeko'', esan du Urgellek Donostian, Euskadi Literatura saritudunen aurkezpenean.

''Aldundiarekin ados gaude lehen proposamen batean, baina, ohi bezala, beste alderdiak baieztatu egin behar du. Seguru asko prozesuan aldaketak egongo dira'', gaineratu du.