Artea
Enkantea
36 milioi dolar Gustav Klimten mihise baten truke
'Litzlberg am Atterse' (Litzlberg Attersen) 1941ean lapurtu zuten naziek eta Sotheby'seko antolatzaileek 25 milioi dolarreko salneurria izango zuela uste zuten.
-
'Litzlberg en el Attersee'. Argazkia: EFE
Gustav Klimt margolari australiarraren 'Litzlberg am Atterse' (Litzlberg Attersen) mihisea 36 milioi dolarreko salneurria eskuratu du Sotheby's etxeak New Yorken duen egoitzan izandako enkante batean.
"Klimten paisai honen kalitate eta bitxikeria ikusgarriak dira", azaldu du Simon Shaw Sotheby'seko arte inpresionista eta moderno saileko buruak, agiri batean. Lana 1914an egin zuen Gustav Klimtek eta 1941ean naziek lapurtu zuten. Sotheby'seko antolatzaileek 25 milioi dolarreko salneurria izango zuela uste zuten, baina prezio hori gainditu egin du.
Klimten mihiseak Attersee (Austria) lakuko inguruak erakusten ditu, margolariak berezkoa duen margokada aberatsarekin. Ur-lerro fin bat ageri da eta urertzean etxe batzuk ere bai. Gainean, landaretza bizia azaltzen da. Viktor Zuckerka magnatearena izan zen eta Gestapok konfiskatu zuen 1941ean.
1945etik hainbat museotako bildumatan izan da "Litzlberg am Atterse" lana, Salzburgeko Arte Moderno Museoa, besteak beste. Hainbat urtetako ikerketen ostean, familiaren ondorengoei itzuli zieten margolana eta Sotheby'seko enkantean jasoko duenaren zati bat Salzburgeko museoari emango dio.