Artea
Epaia
Ipad eta Smartphonerako lanak saltzea debekatu diote Guggenheimi
Kautelazko neurri bezala, Bilboko epaitegi batek 37 artisten lanak saltzea debekatu dio Bilboko museoari.
-
Guggenheim Bilbao. Argazkia: EITB
Bilboko Merkataritza epaitegiak kautelazko neurri bat ezarri die Guggenheim Museoa Fundazioari eta TF Editores enpresari, Ipaderako eta Smartphonerako 37 artisten lanak saltzeko.
Kautelazko neurria da eta urriaren 31ko data du. Aplikazioak 2,99 euroko salneurria du Interneten eta horrek egile eskubideak urratzen dituen erabaki arte izango da.
Espainiako egile eskubideak kudeatzen dituen erakundeetako batek jarri du salaketa, VEGAP (Visual Entidad de Gestión de Autores Plasticos) erakundeak, hain zuzen ere. Uztailaren 20an Guggenheim Bilbao Fundazioak eta TF Editoresek iPhonerako aplikazio bat aurkeztu zuen, 300 irudirekin eta hainbat bideo ikusteko aukerarekin (ordainpean).
VEGAPen arabera, produktuak ez du "lizentziarik". Guggenheim Fundazioak, bere aldetik, "arazoa ekonomikoa baino ez" dela gaineratu du, eta VEGAPek ez omen ditu egile guztien eskubideak.
Gainontzeko bostei dagokionean, TF Editoresek "beharrezko lizentzia eskuratzeko konpromisoa" hartu zuen, baina epailearen arabera, "ez zuen aplikazioa saltzeko baimenik lortu".
Horregatik, VEGAPen eskaera onartu du eta Ipaderako eta smartphonetarako irudiak saltzeko aplikazioa saltzea bertan behera uztea.