Artea
''Flashback: El Trenico''
Errealitate areagotuko mural batek trena Maeztura itzuli du
N. V. | EITB Media
Aplikazio baten bitartez, Irantzu Lekue artistaren horma irudi batek orain bide bihurtu den lurra zeharkatzen zuen trena erakusten du.
Irantzu Lekue gasteiztar artistak trena Maeztura bueltan jarri du, birtualki. "Flashback: El Trenico" azken urte eta erdian Arraia-Maeztun (Araba) Tecnaliaren garapen teknologikoaren laguntzarekin egindako proiektua da, Arabako Foru Aldundiak, Arraia-Maeztuko Udalak eta Vital Fundazioak finantzatutakoa.
Google Playn eskuragarri dagoen mugikorretarako aplikazio baten bidez ("Flasback: El trenico"), muralak aukera ematen dio ikusleari bere garaian, 1889tik 1967ra, Bergara eta Lizarra lotzen zituen trena ikusi eta entzuteko.
Lekuek, gainera, herriko biztanleekin batera margotu du mural parte-hartzailea: “Errealitate areagotuaren bidez bisitariei mihisetik ateratzeko aukera ematen dien leiho moduko bat da murala”, azaldu du artistak.
Aplikazioaren erabiltzaileek kontakizunak, 3Dko objektuak eta artxiboko irudiak izango ditu eskura, baita gaur egun bidegorri bihurtu diren trenbide zaharren gainean ibiltzekoa ere.