Itxi

Artea

Estreinaldia

Igor Yebraren 'Intxaur-hauskailua'rekin hasi dute urtea Arriagan

Antzokiaren hirugarren ekoizpen propioko dantza ikuskizuna da. Igor Yebra eta Oxana Kucherukez gain, dantzari bilbotarraren eskolako 70 ikasle ohi izan dira oholtza gainean.

04:09
Igor Yebraren 'Intxaur-hauskailua' estreinatu dute Arriagan

Arriaga Antzokiak 'Intxaur-hauskailua'ren ekoizpen berri bat aurkeztuko du, Igor Yebrarekin. Ikuskizun familiar honekin, Arriaga Antzokiak 2012 urte berriaren programazioa hasiko du. Igor Yebra eta Oxana Kucheruk, Bordeleko Operaren Baleteko izarrak, Chaikovskiren balet ezagun honen rol nagusietan arituko dira dantzan.

Arriaga Antzokiak sortze propio hau estreinatu du Igor Yebraren produktorearekin elkarlanean. "Intxaur-hauskailua"ren, Igor Yebraren Eskolako 70 ikasle eta ikasle ohiak baino gehiagok parte hartuko dute.

Emanaldiak urtarrilaren 8ra bitartean izango dira, ordutegi desberdinetan. Adin guztietako publikoarengana zuzendutako ikuskizun honekin, Arriaga Antzokiak 2012 urte berriaren programazioa hasiko du. "Intxaur-hauskailua" da Arriaga Antzokiaren historiako hirugarren dantza-ekoizpena, 2011ko ekainaren estreinatutako "Burnia" eta 2009ko maiatzean estreinatutako “Pobres bestias” obren ostean.