Artea
Hirigintza-berritzea
Helsinkin museoa egiteko txostena aurkeztuko du Guggenheimek
New Yorkeko frankiziak Finlandiako hiriburuan museo berri bat eraikitzeko bidegarritasun-txostena aurkeztuko dute bihar.
-
Museo Guggenheim. Foto: EITB
Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendariak eta Ari Wiseman Solomon R. Guggenheim Fundazioko zuzendariordeak Helsinkin Guggenheim museo bat eraikitzeko bidegarritasun-txosten bat aurkeztuko dute bihar.
Txosten horren ondorioak ez dittuzte jakinarazi, (2,5 milioi dolarreko kostua ,1,9 milioi euro, izango omen du) eta duela hilabete batzuk Wisemanek Finlandiako egunkari batean jakinarazi zuen New Yorkeko fundazioak museo berria Helsinkin eraikitzea gomendatu duela.
Helsinkiko udalak eta Guggenheim Bilbaoko batzorde betearazleak onartu behar dute proiektua, Bizkaiko hiriburuko arte garaikideko zentroak Europan egiten diren museo berrien gaineko beto-eskubidea baitu.
Guggenheim museo berri bat Helsinkin eraikitzearen ideia duela hiru urte inguru sortu zen, Hegoaldeko zama-portua beste toki batera eramateko, hirigintza-berritze prozesu berri bat irekiz.
Bilboko ereduan oinarrituko omen da Helsinkiko museoa. Urtero milioi bat bisitari jasotzen ditu eta hiriari sekulako bultzada ekonomiko eta soziala eman dio 1997an ireki zutenetik.
Lau Guggenheim museo berri daude munduan: New Yorkekoa, Bilbokoa, Berlinekoa eta Veneziakoa. Bostgarren bat Abu Dabin ari dira eraikitzen eta 2013rako espero dute irekitzea.