Itxi

Artea

Antzezlana

'Luces de Bohemia', klasiko berritzailea Bilbon

Valle-Inclanen testu osoa taularatzen dute, baina eszenografia erraz eta berritzaile batekin, eta aldi berean gaurkoa eta atenporala.

  • 'Luces de Bohemia'. Argazkia: EITB

    'Luces de Bohemia'. Argazkia: EITB

Duela mende bat Ramón del Valle-Inclanek 'Luces de Bohemia' antzezlana estreinatu zuen. Bere garaian, antzerkia berritu zuen klasikoa.

Zaragozako Teatro del Temple konpainiaren eskutik heldu da Bilbora. Valle-Inclanek sortutako esperpentoak teloia altxatu du Batxillerreko ikasleentzat.

Bere garaiko errealitatea desitxuratu eta liraindu zuen, giro ezberdinetako galeriekin eta pertsonaia bereziekin: Max Estrella poeta itsua, adibidez. Oraindik indarrean dagoen ikuspegi kritikoa.

Valle-Inclanen testu osoa taularatzen dute, baina eszenografia erraz eta berritzaile batekin, eta aldi berean gaurkoa eta atenporala.

Zortzi aktorek 51 pertsonaia egiten dituzte eta Batxillerreko ikasleek ondo pasatu dute. Lau egunetan 3.8000 ikasle izango dira antzerkian. Nagusientzako sesioak, ostegunetik igandera bitartean.