Itxi

Artea

Erakusketa

Estudiotik kalerako lana, Dora Salazarren eskutik

Arte lanek estudiotik kalean jarri arte egiten duten ibilbidea erakusten digu Dora Salazar irudigileak Gernikako Euskal Herria Museoan. Eskultura, marrazki eta maketak bildu ditu azalpen horretarako.

02:29
Artelanek estudiotik jendaurrera egiten duten bidea, Dora Salazarrekin

Arte lanek estudiotik kalean jarri arte egiten duten ibilbidea erakusten digu Dora Salazar irudigileak Gernikako Euskal Herria Museoan. Eskultura, marrazki eta maketak bildu ditu azalpen horretarako.

Dora Salazar artista nafarrak ikusgai jarri duen bilduma honekin, bere sorkuntza lanak hasi estudiotik eta kalean jarri arte egiten duten sorbidea .

Toki publikoan jarritako eskulturetan hemen da Clara Campoamori asmatu zion irudia ikus daiteke, aurrebozetoa, marrazkia. Eta baita Donostiako kaleetan jarri zutenaren eguneko beste irudiok.

Estudioko babes aseptikoan itxura ederra hartzen zuten Zarrautzen jarririko eskulturak. Gero ekaitzak bere erara landu zituenak jendearen begi aurrean.

Egitasmoen artean, Donostiarako nahiko aurreratua dagoen Emakume-arbola, edo oraindik Getxorako asmo huts den sirgeren omenezko bestea.

Bi maketa, 11 marrazki eta Harkaitz Canoren liburu baterako, Printzesak izenarekin sortu zituen lau eskultura eskaintzen dizkigu Nora Salazarrek Gernikan. Sorkuntzaren ibilbidea sakonago ezagutzeko gonbidapena.